LEGE OHARRA
Web-orrialde honen jabea Transportes INDO, S.A. da. A20086351 IFK zenbakia du eta helbidea, Ubegun industrialdea (20810 AIA - ORIO (Gipuzkoa) ESPAINIA).
INFORMAZIOA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Transportes INDO, S.A.-k ez du inolako erantzukizunik izango, web-orrialde honetan agertzen den informazioa behar ez bezala, desegoki edo legez kanpo erabiliz gero. Era berean, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko, bere Interneteko orrialdeetan agertzen diren datuek edo informazioek egiazkotasunik, osotasunik, egunerapenik eta zehaztasunik ez badute.
Transportes INDO, S.A.-ren webgunean hirugarrenen orrialdeak atzitzeko estekak egon daitezke, eta horiek ezin ditzake kontrola. INDO, S.A.-k, beraz, ezin du erantzukizunik bere gain hartu hirugarrenen orrialdeetan agertzen den edukiagatik.
Webgune honetan sartutako testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainerako edukiak Transportes INDO, S.A.-renak edo bere baimendunenak dira bakar-bakarrik. Edozein eskualdaketa, banaketa, lagapen, erreprodukzio, biltegiratze edo komunikazio publiko –erabateko nahiz partzial- egiteko, haren berariazko adostasuna beharko da.
KONFIDENTZIALTASUNA ETA DATUEN BABESA
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren xedeetarako, Transportes INDO, S.A.-k Erabiltzaileari jakinarazten dio norberaren datuen fitxategi automatizatu bat badagoela, Transportes INDO, S.A.-k berak berarentzat eta bere ardurapean sortua, Erabiltzailearekin dituen harremanen mantentzea eta kudeaketa, bai eta informazioko lanak ere, egiteko xedez. Zuk baimena ematen duzu zure datuak fitxategi horretan sartzeko eta baltzuaren produktuen merkataritza-informazioak jaso ditzazun. Baldintza orokor hauek onartzerakoan, Transportes INDO, S.A.-k Erabiltzaileari bere zerbitzuak emateko nahitaezkotzat jotzen dituen datuak jaso beharko ditu.
FITXATEGI ETA INPRIMAKIEN ERREGISTROA
Erregistro-inprimakia betetzea nahitaezkoa da webean eskaintzen diren zerbitzu jakinak eskuratu eta horietaz gozatu ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuak babesteko politika hau ez onartzeak, norberaren datuak eskatzen dituzten sustapenetan harpidetu, erregistratu edo parte hartzea ezinezko egiten dute.
Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar dizugu zure erregistroaren ondorioz eskuratutako datu pertsonalak Transportes INDO, S.A.-k enpresarena den fitxategi batean (Esser enpresa parkea, 4. Eta 5. Zenbakidun nabeak, Mendaro 20850, Gipuzkoa) erantsiko dira. Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak ezarrita daude.
EMANDAKO DATUEN ZEHAZTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA
Erabiltzailea da erantsitako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren arduradun bakarra, eta Transportes INDO, S.A ezein erantzunkizunetik salbuetsita geratzen da. Erabiltzaileek, edozelan ere, eman dituzten datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia, egiazkotasuna eta kautotasuna bermatzen dituzte eta horien erantzule dira, eta horiek behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistro edo harpidetzako inprimakian informazio osoa eta zuzena emango duela onartzen du. Enpresa ez da berak egin ez dituen eta beste iturri bat adierazten duten informazioen egiazkotasunaren erantzule izango. Hortaz, ez da informazio hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen erantzule izango. Transportes INDO, S.A.-k, bere web-orrialdeen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du, eta informazio hori atzitzeko aukera murriztu edo ez baimentzeko aukera izango du. Transportes INDO, S.A. salbuetsita egongo da Erabiltzaileak enpresak emandako informazioaren hutsegite, akats edo ez-egiteen ondorioz izan ditzakeen kalteen erantzukizunetik, baldin eta informazio hori enpresaz kanpoko iturrietatik badator.
DATUEN BABESA
Transportes INDO, S.A.-ren orrialde edo zerbitzuren bat atzitzeko datu pertsonalak bildu behar diren guztietan, jakinarazten da datu horiek konpainiarena den fitxategi informatizatu batera erantsiko direla eta Norberaren Datuen Babesari buruzko indarreko arautegian ezarritakoaren arabera tratatuko direla.
Bezeroak berariazko baimena ematen dio Transportes INDO, S.A.-ri bere datuak enpresarena den fitxategi informatizatu batera erants ditzan, bezeroen harremanak kudeatzeko eta zerbitzu hobea emateko helburuz.
Datu horiek ez dira, inolaz ere, hirugarrenen esku utziko, ukituak baimen nabaria ematen ez badu behintzat, edo Norberaren Datuak Babesteari buruzko egungo araudian ezarritako kasuetan.